Helduentzako irakurketa kluba apiriletik ekainera bitartean martxan

Anboto 2015ko api. 14a, 09:00

Mallabiko kultur etxeak, irakurzaletasuna bultzatu guran, helduentzako irakurketa kluba jarri du martxan. Taldean parte hartzeko izena ematen duten herritarrak hilean behin elkartuko dira, herriko kultur etxean.

Ekimenaren arduradunek azaldu dutenez, apiriletik ekainera jarriko dute ekimena martxan. Euskaraz irakurtzea da ekimenaren beste helburuetako bat. Azaldu dutenez, parte hartzeko, kultur etxean eman behar da izena apirilaren 16a baino lehen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!