Etxebarria-Galarza eta Iribarria-Irusta irabazle Mallabian

Anboto 2014ko martxoaren 14a

Biharko Izarrak txapelketako atzoko partiduak Etxebarria-Galarza eta Iribarria-Irusta bikoteek irabazi zituzten.

 

Lehen partiduan Etxebarriak eta Galarzak 22-13 irabazi zieten Ugalderi eta Arratibeli. Lan erdietara arte oso partidu orekatua jokatu zuten: 7-7, 11-8, 13-11. Handik aurrera Galarzak argi agindu zuen atzean eta hor egon zen partiduko gakoa.

 

Bigarren partiduan Iribarriak eta Irustak 22-15 irabazi zuten Arteagaren eta Imazen aurka. Erraz irabazten hasi arren (7-0) partiduaren erdira nahiko parean heldu ziren: 11-9. Handik aurrera hobeto jokatu zuen bikote irabazleak. Hala ere, oro har, lau pilotariak maila onean aritu ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!