Mallabian frontenis txapelketa antolatu dute

Anboto 2014ko ots. 10a, 09:00

Martxoan hasi eta maiatzean amaituko den frontenis txapelketa antolatu dute Mallabian. Otsailaren 20ra artekoa da izena emateko epea, zortzi euroan.

 

Ondoren, partiduko euro bat ipiniko dute bazkide direnek, eta bi ez direnek. Txapelketa buruz buru jokatuko da ligaxka formatuan. Parte-hartzaile bakoitzak gutxienez zortzi partidu jokatuko ditu. Izena emateko telefono bat jarri dute: 669 028 718.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!