Kontzentrazioa Rheyde enpresan langile bat kaleratu izana salatzeko

Anboto 2014ko urt. 24a, 13:44
CCOO sindikatuak deituta kontzentrazioa Rheyde enpresaren parean
CCOO sindikatuak deituta kontzentrazioa egin zuten atzo arratsaldean Mallabiko Rheyde Lanabesak S.L. enpresaren parean, langile bat kaleratu izana salatzeko.

 

Goitondo industrigunean dagoen enpresaren parean berrogehi bat lagun batu ziren kontzentrazioan. CCOOren arabera hogei urtean enpresan lananldi etenean (goiz eta arratsalde) lanean egon ondoren, langile batek semea zaintzeko lanaldi murrizketa eskatu zuen, baina enpresak errelebotara lan egiteko aukera bakarrik eman zion. Sindikatuaren arabera, beharginak eskaera egin zuen goiz berean jakinarazi ei zioten kaleratzea.

Kontzentrazioa hasi aurretik, bertaratuko batzuk enpresako atera gerturatu eta arduradunak atera irten zirenean tentsio une batzuk bizi izan ziren alde bien artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!