Hainbat herritar bildu zen azaroaren 3an Mallabiko toponimia maparen aurkezpenera. Gainera, hitzordu horrek Euskararen Egunarekin bat egin zuen. Ekitaldian Mila Mondragon alkateak, Mikel Gorritxategi Euskaltzaindiaren Toponimia batzordeko buruak, Felix Mugurutza Dunba argitaletxeko arduradunak, eta Peio Mugartzak eta Justo Azagirre egileek parte hartu zuten. Urtebetetik gora eman dute Mugertzak eta Azagirrek Mallabiko toponimia aztertzen. Auzorik auzo hainbat bisita egin dituzte informazioa batu guran. Herriko toponimia mapa osatzeko 108 pertsona inkestatu dituzte. Gutxi gorabehera, 3.000 toponimo bildu dituzte. Gainera, urriaren 24tik 31ra erakusketa antolatu zuten, toponimoen arloan herritarrek ekarpenak egin zitzaten.