Araiztegik eta Praderak Mallabian jokatuko dute gaur

Anboto 2013ko aza. 4a, 12:47
Gaur, 19:15ean, Nesken Paleta Goma Txapelketari dagozkion bigarren jardunaldiko partiduak jokatuko dituzte Mallabian. Amaia Araiztegi eta Itsaso Pradera mallabitarrak dira protagonistetako bi.

Gaur, 19:15ean, Nesken Paleta Goma Txapelketari dagozkion bigarren jardunaldiko partiduak jokatuko dituzte Mallabian. Amaia Araiztegi eta Itsaso Pradera mallabitarrak dira protagonistetako bi.

 

Zornotzan jokatutako lehenengo jardunaldian Praderak irabazi egin zuen eta Araiztegik, aldiz, galdu. Praderak Garcia argentinarragaz osatu zuen bikotea eta, jardunaldiko partidurik estuenean, 30-24 irabazi zuten Irazustabarrena-Diaz bikotearen aurka. Aurrelariak zein atzelariak maila handian ibili ziren.

 

Araiztegik eta Agirrek agindu egin zuten partiduko zatirik handienean, baina pilota gehiegi huts egin zituzten. Ondorioz, galdu egin zuten Podversich-ek eta Etxanizek osatutako bikotearen aurka: 20-30.

 

Lehen jardunaldiko hirugarren partiduan Nagore Martinezek eta Ane Isasmendik erraz menderatu zituzten Johana Zair eta Maider Huizi: 30-11.

 

GAURKO PARTIDUAK: 19:15EAN, MALLABIAN

 

- Martin-Isasmendi / Pradera-Garcia

- Arrizabalaga-Saez / Agirre-Araiztegi

- Zair-Huizi / Irazustabarrena-Diaz

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!