Alfredo eta Iñigo Praderarentzat Mallabiko torneoa

Anboto 2013ko urr. 30a, 11:09
Mallabiko areto-futbol taldeak herrian antolatutako frontenis torneoa herriko bikote batek irabazi du: Alfredo eta Iñigo Pradera anaiek osatutako bikoteak

Mallabiko areto-futbol taldeak herrian antolatutako frontenis torneoa herriko bikote batek irabazi du: Alfredo eta Iñigo Pradera anaiek osatutako bikoteak.

 

Finalean Elorrioko Oier eta Gontzalek osatutako bikotea menderatu zuten. Final estua eta oso lehiatua jokatu zuten, eta tanto bakarraren aldeagaz irabazi zuen etxeko bikoteak: 15-14. Arauzko 45 minutuak gaindituta lortu zuten Pradera anaiek garaipena eman zien tantoa. Frontenis torneoa urtero antolatzen dute, eta kirol kluberako dirua batzea izaten da helburu nagusietako bat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!