Urizarrek mendi duatloien zirkuituko lidertza sendotu du Mallabian

Anboto 2013ko urr. 1a, 12:28
TrigoiTT taldeko Luis Mari Urizarrek irabazi zuen domekan Mallabiko mendi duatloia. Sailkapenen orokorrean zuen abantaila areagotu du horrela. Emakumeetan Saiaoa Olite nagusitu zen

TrigoiTT taldeko Luis Mari Urizarrek irabazi zuen domekan Mallabiko mendi duatloia. Sailkapenen orokorrean zuen abantaila areagotu du horrela. Emakumeetan Saiaoa Olite nagusitu zen.

 

Gizonetan Julen Larruzeak eta Unai Yusek osatu zuten podiuma. Larruzeak 30 segundoko aldea ateratzen zion Luis Mari Urizarri lehen sektorea amaitzerakoan, baina bizikletan indartsu ibili zen Urizar eta Larruzea harrapatu eta atzean utzi zuen. Helmugan 31 segundoko aldea atera zio. Orain arte mendi duatloien zirkuituan jokatutako proba biak irabazi ditu Urizarrek, Ibarrakoa eta Mallabikoa. Beraz, 200 puntugaz sailkapen orokorreko liderra da. Larruzeak eta Yusek bigarren eta hirugarren postu bana dute eta sailkapenean berdinduta daude 171 punturekin.

 

Emakumeetan Saioa Olite izan zen onena Mallabian. Ia zazpi minutuko aldea atera zion bigarren sailkatu zen Laura Perezi eta 13 minutukoa podiuma osatu zuen Noemi Monterori. Uribarri Egia abadiñarra laugarren sailkatu zen. Olite sailkapen orokorreko liderra da 190 puntugaz; Ibarran bigarren sailkatu zen. Laura Perez bigarren dago 171 puntugaz eta Noemi Monero hirugarren 154 puntugaz.

 

 

GIZONEN PODIUMA MALLABIAN

1-    Luis Mari Urizar………... 1.33.36

2-    Julen Larruzea………..… 1.34.07

3-    Unai Yus………………….. 1.39.34

 

EMAKUMEEN PODIUMA MALLABIAN

1-    Saioa Olite…………… 2.15.49

2-    Laura Perez……….… 2.22.21

3-    Noemi Montero…...… 2.28.58

 

Saio Olite helmugaratzen:

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!