Rezusta eta Urbieta irabazle Biharko Izarrak txapelketan

Anboto 2013ko eka. 17a, 12:39

Beñat Rezustak kolpe ikaragarria duela erakutsi zuen. Urbietak ondo aprobetxatu zituen atzelariak sortutako aukerak. Lau t\'erdian Aitor Etxebarria nagusitu zitzaion Aitor Elordi mallabitarrari.

Beñat Rezustak kolpe ikaragarria duela erakutsi zuen. Urbietak ondo aprobetxatu zituen atzelariak sortutako aukerak. Lau t\'erdian Aitor Etxebarria nagusitu zitzaion Aitor Elordi mallabitarrari.

 

Biharko Izarrak txapelketako finalak jokatu zituzten bariku arratsaldean Mallabian. Lau t\'erdian Aitor Etxebarriak 22-17 menderatu zuen Aitor Elordi. Etxebarria kolpez gehiago zenez, Elordi jokoa airez nahasten saiatu zen eta partidu erdira arte balio izan zion estrategiak. Handik aurrera nekeak eraginda behera egin zuen, baina hala ere pilotari borrokalaria dela eta fisikoki oso ondo prestatuta dagoela erakutsi zuen. Galdu arren Elordik pilotan jokatzeko dohai asko dituela erakutsi zuen: aireko jokoa menderatzen du, defentsa latza du eta sekula ez du etsitzen. Final dotorea eskaini zuten pilotari gazte biek.

 

Binakako ez zuen emoziorik izan. Beñat Rezustak eta Xabier Urbietak 22-11 menderatu zituzten Eric Jaka eta Kerman Galarza. Rezusta atzelari ezkerrak erraz agindu zuen atzean eta jotzaile handia dela erakutsi zuen. Urbietak zuzen baliatu zituen aurrean egokitu zitzaizkion aukerak. Jaka izan zen laukotean eskasen aritu zena. Galarza eta biek osatzen zuten bikotean berak zuen partiduaren pisua hartzeko ardura, baina ez zuen asmatu. Urduritasunak eraginda edo, ez zuen bererik eman. Galarzari ezin dakioke ezer esan, zortzitik atzera ibili zelako ia partidu osoan.

 

Xabier Urbieta eta Beñat Rezusta binakako irabazleak:

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aitor Etxebarria lau t\'erdiko irabazlea:

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kerman Galarzari ez zitzaion animorik falta izan:

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!