Mas Curvasek 6. urteurrena ospatuko du

Anboto 2013ko api. 27a, 09:08

Durangoko Mas Curvas motorzaleen elkarteak bere seigarren urteurrena ospatuko du domeka honetarako prestatu duten XI. Motohamarretako ibilbidearekin.

Durangoko Mas Curvas motorzaleen elkarteak bere seigarren urteurrena ospatuko du domeka honetarako prestatu duten XI. Motohamarretako ibilbidearekin.

 

Izen-ematea egunean bertan egin daiteke Mas Curvasen egoitzan, 09:30etik aurrera (bost euro). Ondoren, 10:15 inguruan elkarteak diseinatutako ibilbideari ekingo diote, ospakizuna kalera ateratzeko. Bueltarako, askotariko pintxoez osatutako hamaiketakoa izango dute prest..

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!