Garazi Mugerzaren 'Metamorfosia' hautatu dute Azkue sariketan

Anboto 2013ko mar. 14a, 17:10

Euskaltzaindiak banatzen dituen Resurrecion Maria Azkue Literatur sarietan hautatu dute Garazi Mugerzaren Metamorfosia lana

Euskaltzaindiak banatzen dituen Resurrecion Maria Azkue Literatur sarietan hautatu dute Garazi Mugerzaren Metamorfosia lana.

 

Etxebizitza kaleratzeei buruzko lana da Mugerzarena, eta Azkue sariketako 15 eta 18 urte artekoen narrazio sailean jaso du lehenengo saria.

 

Atzo, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egin zuten sari banaketa ekitaldia, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak entregatu zituen sariak. Aurten 167 lan jaso dituzte Azkue Literatur lehiaketan.

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak antolatzen duen Urruzuno literatur lehiaketan ere saritu zuten Garazi Mugerza mallabitarraren lana.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!