Tolosak eta Urionak 22-12 menderatu zituzten Bisintxo eta Murgiondo. Tolosak pilotakada galantak eman zituen. Partidua azken tantoan errebotera bidali zuen pilota.
Xabier Tolosa gazteak bikain ekin dio Biharko Izarrak txapelketari. Uriona eta biak erraz nagusitu zitzaizkien Bisintxori eta Murgiondori (22-12). Uriona beti bezain langile eta seguru azaldu zen, baina Tolosa izan zen laukoteko onena. Partiduko lehenengo zatia orekatu izan zen: 6-3, 12-9, 22-11. Ordutik aurrera Tolosa egurrean hasi zen eta zuzenean joan ziren 22ra. Tolosak berak erreboteko zulora luzatutako pilotaka bikain batekin amaitu zen partidua Mallabiko pilotalekuan batu ziren zaleen gozamenerako.
Atzo jokatutako bigarren partiduan, Tolosagaz batera iaz txapelketa irabazi zuen Santxo aurrelari errioxarrak galdu egin zuen. Dorronsoro eta Aizpurua 22-14 nagusitu zitzaizkien Santxori eta Imazi. Santxo bere mailatik behera ibili zen. Txapelketak ez du puntu-puntuan harrapatu eta orain arte jokatu dituen partidu biak galdu ditu. Dorronsoro izan zen laukotean onena. Pilota bizi erabili zuen. Aizpurua oso seguru agertu zen hasieratik amaierara.