Itsaso Praderak ezingo du segidan laugarren txapela jantzi

Anboto 2013ko mar. 5a, 11:31

Azken hiru urteetan emakumeen Euskal Herriko Gomazko Paleta Irekia irabazi duten Itsaso Pradera mallabitarra eta Laura Saez aurtengo finaletik kanpora geratu dira

Azken hiru urteetan emakumeen Euskal Herriko Gomazko Paleta Irekia irabazi duten Itsaso Pradera mallabitarra eta Laura Saez aurtengo finaletik kanpora geratu dira.

 

Finalerdi kaskarra jokatu zuten Praderak eta Saezek Iurretako Olaburu pilotalekuan eta 21-30 galdu zuten Agirreren eta Etxanizen aurka. Partidu hasieran ihes egin zieten aurkariek eta gero ezin izan zuten alderik jan. Leire Etxaniz izan zen finalerdi horretako pilotaririk onena. Horrela, Praderak eta Saezek ezin izango dute azken hiru aldietan irabazitako txapela berritu. Asteburuko finalerdi horretara arte, 22 partidu segidan irabaziak zituzten txapelketa horretan. Lehen mailako bigarren finalerdian Evaristik eta Mendizabalek 30-7 xehatu zituzten Aristorena eta Ruiz. Galtzaileak oso makal aritu ziren.

 

Bigarren mailako finalerdietan Arrizabalaga-Villanueva eta Jauregi-Perez bikoteak sailkatu ziren finalerako. Finalak zapatuan, 17:00etan, jokatuko dituzte Gasteizko Txukun Lakua pilotalekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!