Zabalik dago otsailak hamarrera arte Mallabian jokatuko den fronteniseko txapelketan izena emateko epea.
Mallabiako Areto Futbol Taldeak antolatzen duen txapelketa otsaila eta maiatza bitartean jokatuko da. Ligako lehenengo zatia mailaka jokatuko da, zortzi eta hamar jokalarik osatutako taldeetan. Lehenengo zati horrretan igoera postuak eta beheranzkoak ere erabakiko dira eta azken zatia kanporaketena izango da.
Izena ematerakoan zortzi euro ordaindu behar dituzte parte hartzaileek. Horrez gain, jokatutako partidu bakoitzagatik bazkide ez direnek euro bi ordaindu behar diztuzte eta bazkideek euro bana. Parte hartzaile guztiek zortzi partidu jokatuko dituzte gutxienez.
Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait herritako 36 parte hartzaile bildu zituen 2012ko txapelketak.