Pradera hirugarren, Venezuelako Euskal Etxeko txapelketan

Anboto 2012ko abe. 11a, 09:45

Larunbatean amaitu zen Caracaseko Euskal Etxeak antolatutako nazioarteko nesken gomazko txapelketa. Barreda eta Saez pilotariek sortutako bikotea izan zen garaile finalean (30-29) eta Itsaso Pradera mallabiarra hirugarren sailkatu zen, Lisekin batera.

Saez arabarrak, Barreda venezuelarrarekin  sortutako bikoteak txapelketa osoan oso maila ona erakutsi zuten, partidurik galdu barik. Podversich eta Etxaniz izan zituzten aurkari eta final ikaragarria izan zen. Atzelariek joku ikusgarria eskaini zuten euskal pilotariek eta aurrean ere maila oso txukuna eman zuten. Joku bizia, kalitatezkoa eta azkenera arte emozioz betea. Izan ere, markagailua 29-27ra iritsi arte Barreda eta Saez galtzen zihoazen eta azkenean garaipena lortu zuten.

Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidua ostiralean jokatu zuten Pradera-Lis eta Isamendi- Bojackek (30-17). Aurrefinala aurreikusita zegoen, bikoteek txapelketan zehar erakutsi zuten maila ikusita. Partidua lehiatua eta bizia izan zen hala ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!