Saez eta Isasmendi euskaldunek erraz egin dute aurrera Venezuelan

Anboto 2012ko abe. 6a, 08:04

Barreda eta Saez pilotariek, Caracaseko Euskal Etxean jokatzen ari den Munduko Pilota Batzarrak antolatutako Nesken Gomazko Paleta txapelketan jokatutako lehen partida irabazi dute. Baita Isasmendi eta Bojackek ere

Barreda eta Saez pilotariek, Caracaseko Euskal Etxean jokatzen ari den Munduko Pilota Batzarrak antolatutako Nesken Gomazko Paleta txapelketan jokatutako lehen partida irabazi dute. Baita Isasmendi eta Bojackek ere.

 

Manchobas eta Friebell izan zituzten aurkari eta garaipen erraza lortu zuten  Saez arabarrak eta Barreda venezuelarrak (13-30). Ondorioz aurkariak txapelketatik kanporatu dituzte. Partidu erosoa izan zen Barreda eta Saez bikotearentzat, merezitako garaipena izan zen. Etxeko pilotariak dotore jokatu zuen eta aurrerantzean ere bere maila ona erakusteko aukera izatea espero da. Saezek ere partidu fina egin zuen, nahiz eta partidu nahiko erraza izan zen berarentzat.

Isasmendi eta Bojack bikoak ere irabazi zuen, Olalde eta Diazen aurka, (30-23). Isasmendi arabarra jokoan guztiz sartuta ibili zen. Partidua aurrera ateratzeko ardura beregain hartu zuen eta  ausardiaz jokatzearen aldeko apustua egin zuen.

Olalde eta Diazek, Pradera mallabiarra eta Lis izango dituzte aurkari eta hauek menderatu ezean, txapelketatik kanpo geratuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!