Abenduaren 7an, 8an eta 9an izango dira probak; irabazleak 390 euro jasoko ditu.
Abenduaren 7tik 9ra jokatuko dira, seigarrez, pisu neurtuko asto probak. Abenduaren 7an, 21:00etan, Lupiortu behekoa, Julen Uranga eta Mañukobenta jabeen hiru asto lehiatuko dira. Hurrengo egunean, ordu berdinean, beste hiru asto ibiliko dira harriari tiraka: Lupiortu behekoa II, Alegria eta Ugalderen astoak.
Azkenik, abenduaren 9an, 17:00etan, Iñigo Landaluze, Maiora, Iturralde eta Iker Legarretaren jarduna ikusteko aukera izango da. Irabazleak 390 euro, manta, txapela era garaikurra jasoko ditu. Mallabiko Udalak antolatu du sariketa, eta Txondor elkartearen laguntza izan du.