Ogiza eta Jose frontenisean onenak izan dira Mallabian

Anboto 2012ko aza. 1a, 09:02

Mallabiko areto futbola taldeak antolatu duen frontenis txapelketan jaun eta jabe izan da Ogiza-Jose bikotea eta beraientzako izan da garaikurra

Mallabiko areto futbola taldeak antolatu duen frontenis txapelketan jaun eta jabe izan da Ogiza-Jose bikotea eta beraientzako izan da garaikurra.

 

Finalerdietan Mallabiko obikotea menderatu zuten: Isam eta Luken Pradera anaiak (25-7). Finalean Orobiok eta Varelak osatutako bikotea izan zuten aurrez aurre joan zen zapatuan. Bikote horrek lan gehiago eman zien, baina markagailuak argi adierazten du Ogizak eta Josek agindu zutela partiduko zatirik handienean: 25-13.

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!