Araiztegik zilarrezko domina lortu du Dublinen

Anboto 2012ko urr. 23a, 11:25

Dublinen jokatu den munduko pilota txapelketan goi mailan aritu da Amaia Araiztegi; Itsaso Pradera, berriz, finalaurrekoetara heldu da

Dublinen jokatu den munduko pilota txapelketan goi mailan aritu da Amaia Araiztegi; Itsaso Pradera, berriz, finalaurrekoetara heldu da.

 

Bart Dublinen (Irlanda) jokatutako nesken finalean, Amaia Araiztegik zilarra lortu zuen, Martina McMachon irlandarraren aurka galduta. Irlandarra nagusi izan zen tantoak bukatzerakoan eta horrek garaipenera eroan zuen. Bost partidu jokatu behar izan zituen Araiztegik finalera heldu aurretik. Finalaren hasiera nahiko parekatua izan zen arren, irlandarrak aurrea hartu zion markagailuan

 

Finalaurrekoetan, maila zoragarria erakutsi du hamabost urte besterik ez dituen mallabiarrak. Lia Ching amerikarra menderatu zuen, galtzen hasi arren, bigarren setean eta tie-breakean irabazita.

 

Araiztegi gazteak adierazi duenez, ez zuen domina espero, nahiz eta lan ona egiteko esperantzagaz joan. “Esperientzia polita izan da, talde batua sortu dugu euskal pilotariok eta turismo apur bat egiteko aukera ere izan genuen”.

 

Taldeka, euskal selekzioak laugarren postua lortu du Irlandan. Baina denetariko emaitzak lortu dituzte euskal pilotariek Dublinen, World Handball Championship mundialean. Araiztegi, Pradera mallabiarrarekin batera aritu zen paleta goman eta ez zuten dominarik lortu bikoteka. Gizonezkoetan bakarka, aldiz, Iker Gordon Munduko txapeldun izan da, Mellow pilotari estatubatuarra menderatuta.

 

Bizkaiko Paleta txapelketa

Dublinetik bueltan, Araiztegik Bizkaiko Paleta txapelketari ekin dio berriz ere. Sopela herria ordezkatuko du txapelketa horretan, eta bertako Malen Lejonagoitia izango du bikotekide. Orain arte elkarrekin jokatutako hiru partiduak irabazi egin dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!