Pradera eta Araiztegi, binakako txapelketatik kanpora

Anboto 2012ko urr. 19a, 12:20

Munduko Handball txapelketan, Dublinen, parte hartzen dabiltza mallabitarrak. Buruz burukoan badute aukera oraindik

Munduko Handball txapelketan, Dublinen, parte hartzen dabiltza mallabitarrak. Buruz burukoan badute aukera oraindik.

 

Dublineko munduko txapelketan, Euskal selekzioagaz jokatzen dabiltza Itsaso Pradera eta Amaia Araiztegi mallabitarrak. Binakako txapelketa amaitu da eurentzako, AEBetako bikotearen aurka galdu dute-eta. Estaubatuarrek 15-4 eta 15-3 garaitu dituzte euskaldunak, eta txapela irabazteko faborito direla erakutsi dute. Orain, buruz buruko txapelketan edukiko dute beste aukera bat Praderak eta Araiztegik.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!