Pradera eta Isasmendi bikoteak merezitako garaipena lortu zuen Ogetan

Anboto 2012ko urr. 15a, 13:05

Itsaso Pradera mallabiarrak eta Isasmendik Nesken Gomazko Paleta Zirkuituaren barruko azkenaurreko lehiaketan txapela lortu zuten. Gaur abiatuko da, bestalde, euskal delegazioa Irlandara One Wall modalitateko World Handaball Championship-en parte hartzera. Itsaso Pradera eta Amaia Aristegi mallabiarrak daude parte hartuko duten euskal pilotarien artean

Itsaso Pradera mallabiarrak eta Isasmendik Nesken Gomazko Paleta Zirkuituaren barruko azkenaurreko lehiaketan txapela lortu zuten. Gaur abiatuko da, bestalde, euskal delegazioa  Irlandara One Wall modalitateko World Handaball Championship-en parte hartzera. Itsaso Pradera eta Amaia Aristegi mallabiarrak daude parte hartuko duten euskal pilotarien artean.

 

 

Maitane Agirre eta Leire Etxaniz bikotea menderatu zuten bi setetan (12-11, 12-11), ondorioz ez zen hirugarren set bat jokatu behar izan. Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatu zen partida estuak 43 minutu iraun zituen. Lehia oso estua izan zen eta edozeinek irabazi zezakeen.

 

Bertoko lehiaketako finalera heltzeko Araistegi-Saez eta Garmendia-Mendizabal bikoteak menderatu zituzten, Pradera-Isasmendi eta Agirre-Etxaniz bikoteek. Merezitako garaipenak izan ziren finalistenak eta joku bikaina erakutsi zuten.

 

Euskal selekzioarekin Dublinera

Bestalde, euskal delegazioa gaur abiatuko da Irlandara “One Wall” modalitateko World Handaball Championship-en parte hartzeko. Itsaso Pradera eta Amaia Aristegi mallabiarrak daude parte hartuko duten euskal pilotarien artean. Ostegunean jokatuko dute neskek partida eta irlandar modalitatean ahalik eta mailarik onena ematen saiatuko dira, nahiz eta ez den erraza izango.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!