Pradera eta Araistegi munduko onenen artean

Anboto 2012ko urr. 11a, 08:30

Dublinen Munduko esku pilota txapelketako \'one wall\' jokamoldean parte hartuko dute

Dublinen Munduko esku pilota txapelketako ‘one wall’ jokamoldean parte hartuko dute.

 

Gaur hasi da Dublinen (Irlanda) Munduko eskupilota txapelketa. Datozen egunetan four wall partiduak jokatuko dituzte (lau hormatara). Euskal selekzioak ez du modalitate horretan parte hartuko eta astelehenean abiatuko dira hara, one wall espezialitean jokatzeko (horma bakarrera).

 

Euskal selekzioa osatzen dutenen artean Itsaso Pradera eta Amaia Araistegi daude. Bikotea osatuz, mallabitarrek lehenengoz parte hartuko dute munduko txapelketan.

 

Amantegi ez da joango

Gizonetan, Iker Gordonek eta Aitor Erauzkinek osatuko dute nagusien bikotea eta Ekhi Ziarrustak eta Mikel Larrañagak hogei urtez azpikoa. Euskal selekzioko hutsunerik handiena Egoitz Amantegirena da. Abadiñarrak ezin izango du Dublinera joan. Amantegi one wall modalitateko espezialista da. Esaterako, 2006ko munduko txapelketan binakako eta buruz buruko txapelak jantzi zituen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!