Frontenis torneo bat egingo dute Mallabian

Anboto 2012ko urr. 14a, 08:35

Urriko jaien barruan binakako frontenis txapelketa antolatuko dute Mallabian. Txapelketako partidurik gehienak urriaren 19tik 21era doan asteburuan jokatuko dituzte

Urriko jaien barruan binakako frontenis txapelketa antolatuko dute Mallabian. Txapelketako partidurik gehienak urriaren 19tik 21era doan asteburuan jokatuko dituzte.

 

Finala, berriz, urriaren 27an jokatuko dute. Lehenengo fasean bikoteak ligaxketan ariko dira norgehiagoka. Fase hori gainditzen duten frontenislariak kanporaketa sistemaren bidez neurtuko dira finalera arte.

 

Txapelketa irabazten duen bikoteak 60 euro eta garaikurra jasoko ditu eta bigarrenak 40 euro eta garaikurra.
Izen-ematea urriaren 16ra artekoa da eta 190 euro balio du. Mallabiko kultur etxean inskribatu ahal dira bikoteak, edo honako telefono zenbaki honetan: 669 028 718. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!