Kirola eta jaia batuko ditu Mallabiko mendi duatloiak

Anboto 2012ko ira. 29a, 08:12

Lasterketa ostean herri bazkaria egongo da

Lasterketa ostean herri bazkaria egongo da.

 

Domeka honetan Mallabiko bigarren mendi duatloia jokatuko dute. Kirola eta jai giroa uztartzea da da helburua, eta lasterketaren harira herrian giroa berotzeko hainbat ekimen prestatu dituzte.

 

Goizeko 10:00etan gaztetxoei begirako duatloi txikia egongo da. Nagusien lasterketaren ostean, berriz, bazkari herrikoian batuko dira, pilotalekuan. Iazko lehenengo aldiko irudiekin osatutako bideo emanaldi bat ere eskainiko dute.

 

Lasterketari dagokionez, 11:00etan hasiko da Mallabiko plazatik. Ibilbidea iazkoa baino leunagoa da, baina gogorra hala eta guzti ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!