Espainiako Autokros Txapelketa irabazi du Arkaitz Urangak

Anboto 2012ko ira. 19a, 10:09

Citroen Saxoaren bolantean eta 1.600 zilindradara arteko mailan Espainiako Autokros Txapelketa irabazi du Uranga mallabiarrak. Miranda de Ebroko azken lasterketan bigarren amaitu zuen.

Citroen Saxoaren bolantean eta 1.600 zilindradara arteko mailan Espainiako Autokros Txapelketa irabazi du Uranga mallabiarrak. Miranda de Ebroko azken lasterketan bigarren amaitu zuen.

 

Orain hamar urte Euskal Herriko Autokros Txapelketa irabazi zuen Arkaitz Urangak (29 urte, Mallabia; Markinan bizi da). Ondoren, errepideko txapelketetan zentratu zen, lasterketa bat baino gehiago irabazi zituelarik. Hala ere, onartzen duenez, “beti izan dut Espainiako txapelketan noraino heldu nintekeen jakiteko jakinmina”. Orain hiru urte, errepideagaz nekatuta, berriro autokrosa probatzea erabaki zuen Citroen Saxoaren bolantean. Estreinakoan laugarren amaitu zuen Espainiako txapelketa; iaz denboraldi erdian utzi egin zuen federazioaren jardunagaz ez zegoelako ados. Aurten, goi mailan ibili da eta Espainiako autokros Txapelketa irabazi du 1.600 zilindradara arteko mailan. Joan zen astean Miranda de Ebron (Gaztela Leon) bigarren amaituta lortu zuen garaikurra.


Txapelketa sei lasterketek osatu dute eta Urangaren eta Ivan Posadoren arteko buruz burukoa izan da ia beti. Mallabitarrak hiru lasterketa irabazi ditu, birritan bigarren geratu da eta behin ezin izan zuen amaitu arazo teknikoengatik.


Galizian jokatutako azken aurreko lasterketan izan zituen arazo teknikoak. Txapelketa ia guztiz erabakita uzteko aukera zuen, baina autoak ez zuen arrankatu nahi. Kanpo laguntza jaso zuen eta lasterketatik kanpora utzi zuten.


Posadogaz tirabira


Beraz, Miranda de Ebroko azken lasterketan erabaki zen txapelduna. Urangak bazekien podiumean sartzea nahikoa zuela txapeldun geratzeko adina puntu batzeko. Posadok ere bazekien hori. Uranga lasterketa irabazten saiatu zen, baina Posadogaz ukitu batzuk izan ostean, hanka altxa eta zuhur jokatzea erabaki zuen: “Azken lasterketan nahiko zikin jokatu zuen Posadok. Lasterketan egindako mugimenduak limitera zeuden. Pena da, ordura arte hartueman ona genuelako. Aurreko egunean kateekin lotu genuen gasolina depositorako sarrera, zerbait botako ziguten beldurrez”.

 

Horregatik, ez daki datorren urtean aurtengo garaipena defendatuko duen. Batetik, federazioak ikusi du aurten Posado eta Urangaren arteko buruz burukora mugatu dela txapelketa, hein batean autorik onenak zituztelako. Horregatik araudia moldatzea hausnartzen ari dira datorren denboraldiari begira. Beste arrazoi bat Posadogaz ondo amaitu ez izana da: "Txapelketa bat irabazten denean, beti gustatzen da bere arerioekin ondo amaitzea, baina aurten ez da hori gertatu".

 

\"\" 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!