Itsaso Pradera mallabitarra Euskal Herriko Nesken Gomazko Paleta zirkuituko bigarren txapela eskuratzen saiatuko da, gaur, Aretako finalean. Ezustekoa ekiditzera joango dira Pradera eta Saez.
Hiru aldiz Euskal Herriko Emakumezkoen Gomazko Paleta Irekiko txapeldunek gaur jokatuko dute Aretako finala. Araztegi-Landaluze izango dituzte aurrez aurre, 21:30ean hasiko den partidan. Pradera-Saez faborito dira eta hori erakusten saiatuko dira jokamoldeko zirkuituko 5. lehiaketan.
Araiztegi-Landaluze bikote gazte eta joku bikainekoa da baina aurrez aurrekoak joku handia gehitzean gain esperientziaz jantziagoak dira eta horrek asko zailduko du gazteen ekina. Hala ere, partidu guztiak jokatu egin behar dira aurretiaz 30erakoa inork ez baitu lortua. Pradera mallabiarrak zirkuituko bere 2. txapela soineratu nahi du, Saez-en kasuan hirugarrena litzateke.
Atsedenerako ez dute denbora larregirik izango lau finalistek, larunbatean (16:00etan), berriz ere lehia izango baitute Getxon. Andra Mari pilotalekuan zirkuituko seigarren zita hasiko da. Bakoitzak bere finala domekan jokatu du. Larunbatean, Araiztegi-Arrieta eta M.Agirre-Landaluze lehiatuko dira alde batetik eta ostean Pradera-Isasmendi eta Garmendia-Saez. Irabazleek igande goizean finala jokatuko beharko dute.
Hurrengo hitzordua Mallabian izango dute (abuztuaren 12-14).