Aurrez faborito ziren eta diren Pradera-Saez eta Araiztegi-Landaluze izango dira Euskal Herriko Nesken Gomazko Paleta Zirkuituko bosgarren txapela lortzen saiatuko direnak. Barikuan, uztailaren 27an, jokatuko dute.
M. Agirre-M. Mendizabal (30-23) eta Garmendia-Etxaniz (30-25) menderatu ondoren jokatuko dute Aretako nesken gomazko paletako finala.
Padrera eta Saez-ek ez zuten hutsegin eta euren jokurik onena erakutsi ez zuten arren, M. Agirre-M. Mendizabal garaitu zituzten euron ziurtasun eta lankidetza finari esker. Agirre eta Mendizabalek ondo jokatu zuten, baina, Euskal Herriko txapeldunak gehiago dira.
Nolabaiteko ezustekoa lehen aurrefinalean izan zen. Amaia Araiztegi eta Landaluze suertatu ziren garaile Garmendia eta Etxaniz bizkaitarrak osatutako bikoaren aurrean, 30-25 emaitzagaz. Garaileek berea eman zuten, txukun aritu ziren, baina, ez Garmendia alegiarrak ezta Etxanizek ere ez zuten beren jokurik erakutsi.
Finalean beraz, aurreko zein atzeko koadroetan lehia politak izango dira; aurrean bi mallabiar –irakasle eta ikaslea- aurkari, atzean ostera atzelari arabar onenak.