Itsaso Pradera mallabitarrak gomazko paleta zirkuitua irabazi du Leire Etxanizegaz bikotea osatuz. Emozioz eta joko onez betetako finala jokatu zuten Arazitegi eta Saez bikoeraen aurka.
Praderari eta Etxanizi aldapan gora ipini zitzaien finala leheengo seta galduta (9-12). Bigarren setean sufritzen jakin zuten eta serio jokatuta euren aldera ekartzea lortu zuten (12-9). Hirugarren eta azken setean erabaki zen txapela. Orduan ere markailuari buelta eman behar izan zioten irabazleek, 0-3 galtzen hasi zirelako. Orduan jokatu zituzten partiduko tantorik onenak lau pilotariek bertaratu ziren zaleen gozagarri.