Gazteen ausardia nagusitu zen Mallabian

Anboto 2012ko eka. 11a, 09:33

Pilotalekua lepo bete zuten zaleek merezitako finalagaz gozatu zuten Mallabian. Tolosa eta Santxo gipuzkoarrek ausart jokatu zuten eta horrek eman zien txapela. Landaburu maila handian ibili zen eta Elezkano bere mailatik behera.

Pilotalekua lepo bete zuten zaleek merezitako finalagaz gozatu zuten Mallabian. Tolosa eta Santxo gipuzkoarrek ausart jokatu zuten eta horrek eman zien txapela. Landaburu maila handian ibili zen eta Elezkano bere mailatik behera.


Binaka bete-beteko finala jokatu zuten lau protagonistek. Azkenean, Xabier Santxo eta Xabier Tolosa gipuzkoarrak tanto bakarreko aldeagaz nagusitu zitzaizkien Ander Elezkano eta Jon Landabururi (22-21).


Partiduari oso ondo ekin zioten denek. Bana, bina eta hiruna berdinduta egon ziren. Nor bere paperean zebilen: Tolosa galantak ematen, Landaburu bikain eusten, Santxo ausardia handiz eta Elezkano jokoan sartu guran. Tanto gogor baten ondoren, Tolosak pattalaldia izan zuen eta zaratamoarrak eta elorriarrak abantaila hartu zuten (13-9).


Gipuzkoarrek erreakzionatzea lortu eta 14-14 berdindu zuten partidua. Bizkaitarrek beste lau tantogaz erantzun zioten gipuzkoarren takadari (15-19). Aldeak erabakiorra zirudien, baina gazteek inork espero ez zuen maila erakutsi zuten azken txanpan. Tolosak ez zirudien 16 urte bakarrik zituenik eta Santxok ez zirudien parez pare afizionatuetako aurrelari onenetakoa zuenik. Ausart jokatu zuten, batak ematen eta besteak errematatzen, baita 21na berdinduta zeudela ere, eta horrek eman zien garaipena.


Jon Landaburu elorriarrak final handia jokatu zuen. Tolosari ondo eutsi zion eta sarritan asmatu zuen pilota baztertzen. Gainera, oso pilota gutxi galdu zituen. Beharbada, Elezkano izan zen laukotean eskasen ibili zena; saiatu zen, baina ez zuen behar beste asmatu.


Lau t’erdian Agirre irabazle


Lau t’erdiko finala Asier Agirrek irabazi zuen Iker Irribarriaren aurka (22-17). Agirre harkaitza baino gogorragoa da eta erritmo itogarria ezarri zion Irribarriari. Jokoa etengabe nahastu zuen partidua nahi zuen jokalmoldera eramanez.


Urtero legez, pilota munduko hainbat aurpegi ezagun batu ziren Mallabian. Ruben Beloki (Aseharce), Jokin Etxaniz (Axpe), Aitor Zubieta, Aritz Laskurain…

 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!