Euskal Herriko kantu txapelketaren finalean ez da Durangaldeko inor ariko.
Bilbon jokatu zuten Euskal Kantu txapelketaren Bizkaiko finala, domekan. Lekeitioko Zehatz taldeak jaso zuen taldeen saileko lehenengo saria. Sail horretako bigarren saria jaso zuen Durangoko Xaramel taldeak.
Durangoko Geu Be elkarteko 30 kantariei, gainera, txapelketan egindako lana aintzatesteko sari berezia eman zioten antolatzaileek. Guk euskaraz kanta eskaini zuten Geu Be taldekoek Bilboko finalean.
Ekainaren 16an, Donostian jokatuko dute Euskal Herriko kantu txapelketaren finala. Bizkaiko ordezkari legez ez da Durangaldeko kantaririk egongo.