Parditu azkarrak eta emozio gutxikoak

Anboto 2012ko maiatzaren 18a

Azpiri elorriarrak garaipen erraza lortu zuen

Biharko Izarrak txapelketan emozio gutxiko partiduak jokatu ziren atzo. Lehenengoan Azpirik eta Telletxeak xehatu egin ziutuzten Albarado eta Aspuru: 22-2. Igor Azpiri elorriarrak eta Telletxeak ez zieten aukera txikienik eman aurkariei.

 

Bigarren partiduan Urbietak eta Tolosak 22-9 menderatu zituzten Arrese eta Larunbe. Markagailuak besterik erakutsi arren partidu erdira arte parean ibili ziren (11-7). Bigarren zatiaren nondik norakoa Urbietaren joak markatu zuen. Lau t’erdiko partiduan Agirrek 18-9 irabazi zion Labakari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!