Partidu kaskarrak Biharko Izarrak txapelketan

Anboto 2012ko api. 20a, 13:26

Atzo jokatutako hiru partiduetan, galtzaileen arteko bikote onenak zortzi tanto besterik ez zituen egin

Atzo jokatutako hiru partiduetan, galtzaileen arteko bikote onenak zortzi tanto besterik ez zituen egin


Bat ere emoziorik gabeko jardunaldia izan zen atzokoa Mallabiko Biharko Izarrak txapelketan. Irabazleek erakustaldi handirik egin gabe eroso atera zituzten aurrera euren norgehiagokak.


Bertaratu ziren zaleek, gutxienez, Elezkano I.aren beste erakustaldi batekin gozatzeko aukera izan zuten. Zubirigaz bikotea osatuz 22-4 menderatu zituen Arrese eta Unanua. Sasoian dagoela, partiduak hausteko dohai handiak ditu zaratamoarrak. Egia da, era berean, Arresek eta Unanuak ere erraztasun handiak eman zituztela.


Bigarren partiduan Santxok eta Murgiondok 22-8 irabazi zieten Apezetxeari eta Rezustari. Santxo izan zen laukotean onena, Murgiondok ere bere lana zuzen bete zuela. Rezusta ondo aritu zen partidu erdira arte (8-8), baina bigarren zatian asko jaitsi zuen errendimendua eta aurkariak zuzenean joan ziren 22ra.


Lau t’erdiko norgehiagokari dagokionez, Irribarriak 18-5 azpiratu zuen Prieto, istorio handirik gabeko partiduan.

 

Aurreko jardunaldia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!