Gaur harbide gainean ibiliko dira ziklistak, Durangaldean

Anboto 2012ko api. 21a, 08:06

Gaur hirugarren aldia egingo du Bizkaikolore Emakumeen III. Klasikoak. Iurretan 14:30ean hasi eta Elorrion amaituko da lasterketa

Gaur hirugarren aldia egingo du Bizkaikolore Emakumeen III. Klasikoak. Iurretan 14:30ean  hasi eta Elorrion amaituko da lasterketa.

 

Urtero legez, lasterketak ikusmin berezia eragingo du Elorrion, San Agustin inguruan harbidetik ibili beharko direlako txirrindulariak. Lasterketak hiru maila izango ditu: kadete, gazte eta elitekoa. Euskaldun Torneorako eta Bizkaiko txapelketarako puntuagarria da.

 

Euskaldun Torneoan hiru lasterketa egin dituzte. Sailkapenean ondoen kokatuta dauden eskualdeko ordezkariak dira Olatz Agorria kadeteetan (Ciclos Iturriaga-Autos Elorrio) eta Lourdes Oiarbide gazteetan (Beste-Alde). Nagusietan Bizkaia-Durango taldeko Joannen Hogan australiarra nabarmendu da orain arte, joan zen astean sprintean, Lezamako sari nagusian.

 

Gizonetan ere hiru lasterketa jokatu dira orain arte eta Borja Abasolo abadiñarra (Azysa Telco’M Conor) lider dago. Erregulartasun handia erakutsi du orain arte eta Lezaman, esaterako, bigarren amaitzea lortu zuen. gaur Lazkaoko Sarian parte hartuko du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!