Ander Elezkanoren erauntsia Biharko Izarrak txapelketan

Anboto 2012ko mar. 23a, 13:43

Ander Elezkanok erakustaldia eman zuen atzo. Sanchez eta biek 22-9 menderatu zituzten Urbieta eta Perez. Elezkano anaiek indartsu hasi dute Mallabiko pilota txapelketa.

Ander Elezkanok erakustaldia eman zuen atzo. Sanchez eta biek 22-9 menderatu zituzten Urbieta eta Perez. Elezkano anaiek indartsu hasi dute Mallabiko pilota txapelketa.

 

Elezkano anaiak sasoi betean daude. Bata zein bestea. Oraintsu Danel Mallabiko pilotalekuan jaun eta jabe agertu bazen, atzoko jardunaldian Ander anaiak hartu zion erreleboa. Berak ipini zuen partiduko erritmoa eta Sanchezek eta biek xehatu egin zituzten Urbieta eta Perez. Era berean, esan beharra dago, bai Urbieta eta bai Perez beren mailatik behera ibili zirela.

 

Jardunaldiko bigarren partiduan Apezetxeak eta Bolinagak 22-18 menderatu zituzten Alzelai eta Irusta. Bolinagak indartsu hasi zuen partidua eta Apezetxeak errenta atera zion aurrean atzelariaren nagusitasunari. Kontrara, Irustak txarto ekin zion partiduari eta lan erdietara heldu aurretik zazpi pilota galdu zituen. Ondoren, zentratu egin zen, eta apurka tantoak pilatzen joan ziren, baina ordurako alde handiegia zegoen markagailuan.

 

Aurreko jardunaldia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!