Atzo, Uriona-Arratibel eta Santxo-Rezusta garaile

Anboto 2012ko mar. 9a, 13:00
Bihar beste jardunaldi bat jokatuko dute 17:00etan hasita

Bihar beste jardunaldi bat jokatuko dute 17:00etan hasita, Biharko izarrak txapelketan.

 

Uriona eta Arratibelek 22-21 irabazi zioten Urretabizkaia eta Larunberi, partida estuan. Urionak joko ona erakutsi zuen aurrean, eta Larunbek Arratibel atzean gainditu zuen arren, galtzaileek akats gehiago egin zituzten; hor egon zen neurketako gakoa.

 

Bigarren norgehiagokan, Santxo eta Rezusta nagusitu ziren Albarado eta Irustaren aurrean, 22-14ko emaitzagaz. Rezusta ezkertiak maila bikaina arrazoitu zuen kolpe handiekin.

 

Biharko egitaraua

Bihar ere jaialdia iragarri dute Mallabiako BIharko izarrak txapelketan, 17:00etatik aurrera:

 

1. Apezetxea-Landaburu / Jaka-Murgiondo

2. Urbieta-Zuribi / Bisintxo-Unanua

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!