Praderak jantzi du txapela hirugarren urtez jarraian

Anboto 2012ko mar. 7a, 09:07

Laura Saez bikotearekin batera irabazi du aurten Euskadiko paleta-goma txapelketa

Laura Saez bikotearekin batera irabazi du aurten Euskadiko paleta-goma txapelketa.

 

Gaur egun, paleta-goman Euskal Herriko erreferente nagusienetakoa dela erakutsi du beste behin Itsaso Pradera mallabitarrak. Laura Saez eta biek uste baino errazago menderatu zituzten Irazustabarrena eta Arrieta (30-17) Euskadiko paleta-goma txapelketako finalean. Horrela, txapelketa jokatu den hiru aldietan jantzi du txapela Praderak, guztietan.

 

Bigarren mailako finalean, ostera, Gaxi Gallastegi atxondoarrak eta  Leire Etxanizek irabazi zuten, 30-29 Araistegi eta Lejarragoitiaren kontra. Partidu gogorra izan zen.

 

Kluben arteko finalak

Pilota kluben Euskadiko txapelketako binakako finalean, Berasaluze IXak eta Perosanzek 22-19 menderatuzituzten Lopez de Aldai eta Diez, Bergaran. Bestalde, Atxondon, Mikel Iraurgik eta Alberto Alvarezek frontenis finala 28-24 irabazi zuten, Beitia eta Porresen aurka. Durangon jokatutako zestako finaletan, Zumaia, Gasteiz, Berriatua eta Markina izan ziren garaile. Bizkaiko trinkete txapelketako finalean, Uriarte eta Antxiarentzat izan zen txapela, Gordon eta Ugarteren aurka 40-35 irabazita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!