Etxean, Mallabian, finalerdietarako pasea lortu gura du Euskal Herriko Txapelketan.
Gaur, 16:00etan, Euskal Herriko Gomazko Paleta Txapelketa final-laurdenak jokatuko ditu Itsaso Padrerak, Saezekin bikotea osatuz, Mallabiko pilotalekuan. Ligaxkan erraz menderatu zituzten (30-10) Pagolaren eta Semperren aurka jokatuko dute, eta faboritio garbiak dira.
Bigarren mailan, beste hainbeste esan daiteke Amaia Araiztegi mallabitarrari buruz ere. Lejonagoitia sopeloztarragaz batera finalerdietara sailkatzeko faborito dira, Martinez eta Valcarlosen aurka.
Gaxi Gallastegi atxondarrak ere bigarren mailan dihardu, eta gure gainerako ordezkarien antzera aurrera egiteko faboritoa da. Kasu honetan Lizarran jokatuko du Etxanizegaz, Uriarte eta Txurrukaren aurka. Gallastegi-Etxaniz bikotea ligaxkako lider izan da.