Aurten bosgarren biderra egingo du Mallabiko frontenis txapelketak. Antolatzaileek dagoeneko zabaldu dute izen-ematea, eta urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik.
Aurten liga sistema erabiliko dute, eta zortzi edo hamarreko taldeak eratuko dituzte, parte-hartzaileen mailaren arabera talde batean edo bestean banatuko dituztenak. Beraz, parte-hartzaile bakoitzak zortzi edo hamar partida artean jokatuko ditu, gutxienez. Txapelketa otsailaren eta maiatzaren artean jokatuko dute.
Izena emateko telefono bat jakinarazi dute antolatzaileek: 669 028 718