Duatloien munduan esperientzia zabala duten zazpi elkartek Euskal Herriko I. Mendi Duatloi Zirkuitua antolatu dute. Zirkuitua zazpi lasterketek osatzen dute, eta horietako bat Mallabia eta inguruetan antolatuko dute, azaroaren 27ko igandean.
Lasterketa 11:00etan abiatuko da, baina oraindik ibilbidea ez dago zehaztuta.
Lehenengo duatloia bihar izango da Ibarran. Atletek 5,7 kilometroko ibilbidea egingo dute korrika, lehen sektorean. Ondoren, 6,9 kilometroko ibilbidea birritan osatuko dute mendi bizikletagaz. Amaitzeko, 2,9 km berriro korrika. Gainerako duatloiak Arriaran, Zubieta, Zilbeti, Langraitz, Amasa eta Zallan dira. J.D.