Elezkano eta Aldape mallabitarra garaile Eliten

Anboto 2011ko uzt. 15a, 08:28

Hasiera batean faborito ez izan arren, merezimendu osoagaz Elite txapelketako txapela eraman zuten Elezkano eta Aldape mallabitarrek; 22-16 emaitzagaz irabazi zuten Zumarragako Beloki frontoian jokatu zen partida

Hasiera batean faborito ez izan arren, merezimendu osoagaz Elite txapelketako txapela eraman zuten Elezkano eta Aldape mallabitarrek; 22-16 emaitzagaz irabazi zuten Zumarragako Beloki frontoian jokatu zen partida.

 

Finalean Urbieta eta Altuna bikote gipuzkoarraren aurka lehiatu ziren. Azpimarratzekoa da pilotari mallabitarrak bigarrenez jarraian lortu duela Elite txapelketa irabaztea.

 

Nabarmentzekoa izan zen Elezkanok egindako finala; erremate jaialdia burutu zuen, izan zituen aukera ia guztiak aprobetxatuz. Bizkaitarrak 20-7ko aldeagaz joan ziren, hala ere, partidako bigarren zatian, Altunaren jardunari esker, final itxura hartu zuen partiduak. Berasaluze IX.ak eta Perezek hirugarren egin zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!