Domekan, Bizkaiko bi txapelketa jokatuko dituzte. Lehenengoa goizean izango da, 10:30etik aurrera.
Gazteen errepideko txapelketako proba lehiatuko dute; 111 kilometroko ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek. Proba Zornotzatik abiatuko da; 80 txirrindularik parte hartuko dutela aurreikusi dute antolatzaileek. Bestalde, arratsaldean, kadete mailako neska eta mutilen taldekako erlojuaren aurkako txapelketa jokatuko dute. Elorrio eta Zaldibar artekoa izango da ibilbidea; proba 16:00etan hasiko da. Antolatzaileen arabera, 30 taldek parte hartuko dute; Bizkaiko talde gehienak tartean.