Azpiri elorriarra finalean

Anboto 2011ko mai. 27a, 10:59

Lehendabiziko finalerdia: Azpiri - Untoria 22/Ezkurdia-Zubiri 17 Bigarren finalerdia: Mendizabal - Aretxabaleta 22 / Arrese Landaburu 19

Finalerdietako emaitzak:
- Azpiri - Untoria 22 / Ezkurdia-Zubiri 17
- Mendizabal - Aretxabaleta 22 / Arrese - Landaburu 19

Antolatzaileen berbetan, bi finalerdiak "ikaragarriak" izan dira; lehendabiziko partiduan Untoriak egindako lana nabartzen dute, gainera. Pilotari nafarrak txapelketan eginiko ibilbidea ere azpimarratzen dute, antolatzaileen berbetan, "plazara jauzia emateko" moduan dago. Azpiri elorrioarrak finalerako txartela lortu du, baita.

Bigarren finalerdian ere partidu lehiatua eskaini zuten pilotariek. Mendizabal eta Aretxabaleta finago jardun ziren, eta finalean egongo dira Azpiri eta Untoriarekin batera. Antolatzaileek adierazitakoaren arabera, Arrese txapelketako "sorpresetako bat" izan da, eta etorkizunean kontuan hartzeko pilotaria izango ei da.

Finala ekainaren 3an jokauko da, Mallabiko pilotalekuan.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!