Mallabiko Biharko Izarrak txapelketako lehen sailkatuak

Anboto 2011ko mai. 20a, 09:09

Otsailetik jokoan den Mallabiko Biharko Izarrak txapelketa ko ligaxka azken txanpan sartu da

Otsailetik jokoan den Mallabiko Biharko Izarrak txapelketa ko ligaxka azken txanpan sartu da.

Finalerdietarako sailkatuko diren zortzi pilotariak nortzuk izango diren erabakitzen dabil azkeneko partidu hauetan; hain zuzen ere, horietako bi nortzuk izango diren erabaki zen aurreko astean; Landaburu elorriarrak eta Arresek aurrera egingo dute.

Domekan ligaxkako azkeneko jardunaldia jokatuko dute Mallabiako pilotalekuan. Bertan, lau bikote arituko dira, sailkatzeko azken aukeraren bila: lehenengo partidan, Ezkurdia-Telletxea eta Ansotegi-Diez bikoteek jokatuko dute elkarren aurka. Arratsaldeko bigarren partiuan, ostera, Ojuel-Lukin eta Victor-Aretxabaleta izango dira nor baino nor gehiago arituko direnak. Txapelketa jokatzen den  zortzigarren aldia da hau. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!