Mallabiko VIII. Biharko Izarrak azken txanpan

Anboto 2011ko mai. 9a, 08:20

Mallabiko Biharko Izarrak pilota txapelketa azken txanpan sartu da

Mallabiko Biharko Izarrak pilota txapelketa azken txanpan sartu da. Pilotari guztiak elkarren aurka lehiatzen diren ligaxka amaitzeko zortzi kanporaketa (talde bakoitzeko lau) geratzen dira. Bi taldeetako zortzi pilotari onenek finalerdiak jokatuko dituzte ondoren. Datorren eguenean, hilaren 12an, Azpiri-Untoria bikoteak Ezkurdia-Perezen aurka jokatuko du; gaueko bigarren partiduan, Victor-Castillo bikotea Ojuel eta Aretxabaleta pilotarien aurka lehiatu beharko da. 21:30ean hasiko da lehenengo partidua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!