Mallabia Bastidak Bizkaiko Superkopa irabazi du

Anboto 2010ko ira. 20a, 10:17

Partidu erabakigarrian 3-1 menderatu zuen Ermua.

Asteburuan goren mailako, lehenengo erregionaleko eta bigarren erregionaleko txapeldunek I. Bizkaiko Superkopa lehiatu zuten Etxebarrin eta Mallabia Bastida geratu zen txapeldun. Lehenengo partiduan Ermuak 4-3 menderatu zuen Fikako Aurrera Beti taldea. Mallabiako taldeak, aldiz, hiruna berdindu zuen Aurrera Betiren aurka. Ondorioz, azkenengo partiduan derrigor irabazi behar zioten Ermuari eta lortu zuten (3-1). Beraz, Mallabia Bastida da Bizkaiko superkopako lehenengo aldiko txapelduna.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!