Boisen izango da Itsaso Pradera

Anboto 2010ko uzt. 8a, 12:15

Munduko Pilota Batzarrak antolatuta Boisen (AEB) III. Nazioarteko Nesken Gomazko Paleta Txapelketa jokatuko da.

Munduko Pilota Batzarrak antolatuta Boisen (AEB) III. Nazioarteko Nesken Gomazko Paleta Txapelketa jokatuko da. Hara joango diren neskak jada hautatuta daude eta entrenamendutan ari dira. mallabian egingo dituzte hurrengo saioak. Praderagaz batera, Ane Itsasmendi eta Laura Saez Arzamendi joango dira; Josu Oleaga da hautatzailea. South San Franciscon (Kalifornia) 2007an eta iaz La Platan (Argentina) lortutako garaipenak berritu nahi ditu euskal ordezkaritzak. Hilaren 22an abiatuko dira Boiserantz. [img]http://www.anboto.org/images/7900/7944/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!