Elezkanok eta Merinok irabazi dute Biharko Izarrak txapelketa

Anboto 2010ko eka. 15a, 16:07

Mallabiako pilotalekuan jokatutako finalean 22-17 menderatu zituzten Mendizabal eta Landaburu.

Mallabiako pilotalekuan jokatutako finalean 22-17 menderatu zituzten Mendizabal eta Landaburu. Elezkano eta Merino dira aurtengo Biharko Izarrak txapelketako irabazleak. Lan asko egin behar izan zuten txapela bururatzeko. 2-6 galtzen hasi ziren eta 10-9 irabazten ipini aurretik hainbat berdinketa egon ziren. Ondoren, hiru-lau tantuko aldea hartu eta abantailari eutsi zioten. Merinok hautsi zuen partidua. Uztailaren 4an Aspegaz profesionaletan debuta egingo duen pilotariak pilotakada latzak eman zituen \"ez bat eta bi, asko baino\" Ricardo Altube txapelketako antolatzaileetako baten berbetan eta, ondorioz, Elezkanok tantoa amaitzeko aukera asko izan zituen. Azpimarragarria izan zen Jon Landaburu elorriarraren jarduna ere; esker txarreko lana \"ezinhobeto\" bete zuen eta \"aukera zuenetan ondo gozatu zuen pilota\". Mendizabal \"oso langile eta gogotsu ibili zen, baina tantoa amaitu ezinik\"; Elezkanok baino aukera gutxiago izan zituelako ere bai hein handian. Lau t\'erdiko finalean Uriona 22-15 nagusitu zitzaion Jakari. Partidu borrokatua jokatu zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!