"Okerrik ezean Arndt eta Hauslerren artean dago irabazlea"

Anboto 2010ko eka. 11a, 20:42

Inma Rafael Emakumeen Bira korritzen dabil Debabarrena Kirolgi taldeagaz eta egunero kontatuko digu etapak zer sentzazio utzi dizkion. Barrutik bizi duen batek daki ondoen tropelean zer ari den egosten.

[img]http://www.anboto.org/images/7700/7780/1.jpg[/img] Izena: Inma Rafael Taldea: Debabarrena Kirolgi (laugarren denboraldia) Herria: Bilbokoa da eta Atxondon bizi da

\"Okerrik ezean Arndt eta Hauslerren artean dago irabazlea\"

Inma Rafael Emakumeen Bira korritzen dabil Debabarrena Kirolgi taldeagaz eta egunero kontatuko digu etapak zer sentzazio utzi dizkion. Barrutik bizi duen batek daki ondoen tropelean zer ari den egosten. Gaur ere euria bidelagun izan duzue eta gainera lasterketa hasiera-hasieratik hautsi da. Hasi eta berehala Milloi gaina gainditu behar izan dugu eta igoeran zein jaitsieran tropela luzatuta joan da. Deskantsu bako etapa izan da, erritmoagatik eta ibilbidea gorabeheratsua zelako. Sei mendate igo ditugu eta faboritoak hasieratik dena ematera irten dira. Ikaragarri gogorra izan da gaurko etapa. Zuk erretiratzea erabaki duzu. Bai. Milloi bigarrenez igotzen ari ginela erretiratu nahiz. Martxoan ebakuntza egin zidaten meniskoan eta molestia batzuk sentitu ditudanez bizikletatik jaistea erabaki dut. Nahiago izan dut ez arriskatu, oraindik etapa luzea geratzen baitzen aurretik. Erritmoa hain bizia izan ez balitz etapa amaituko nuela uste dut, baina hasieratik haustera irten dira… Arndt eta Hauslerrek erakustaldia eman dute. Harritu egin gaitu bien jardunak. Hauslerrek Lekoitzen gora ihes egin du eta Arndt bere gurpilean igo da. Ikuskizun itzela eman dute. Ia minutu biko aldea diete atzetik zetozenei. Vos nekatuta somatu dut, sprintean Johanssonek aurrea hartu dio. Deigarri egin zait datu bat: Vos zen taldean taldekide bi zituen bakarra eta hala ere ezin izan diete aurrekoei denborarik jan. Bihar, goizeko sektorean, Elorriotik Elgetarako kronoigoera. Kronoigoeran aldeak handitu egingo direla uste dut. Gaurkoa ikusita Hauslerrek erakustaldi handia eman dezakete, baina Arndt ere indartsu dabil. Biak goi mailako txirrindulariak dira eta, horrez gainera, talde oso onak dituzte. Atzo Vos ikusten nuen faborito nagusi, baina gaur mendiak bakoitza bere tokian utzi du eta, okerrik ezean, Arndt eta Hauslerren artean dago Emakumeen Bira. Lehenengo etapako iritzia
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!