Erabakita dago finala

Anboto 2010ko eka. 4a, 11:53

Elezkano eta Merinok Mendizabal eta Landabururen kontra jokatuko dute finala, datorren barikuan.

Elezkano eta Merinok Mendizabal eta Landabururen kontra jokatuko dute finala, datorren barikuan. Atzo, eguena, jokatu ziren Biharko Izarrak txapelketako finalerdiak Mallabian. Hona hemen emaitzak: 1. AZPIRI - LINZOAIN 11 / MENDIZABAL - MERINO 22 Azpiri urduri ibili zen partidu osoan, eta Linzoainek eginahalak egin arren, ezin izan zuten markagailuan aurrera egin. Merino partidu bikaina jokatu zuen. 2. GORKA - GALARRAGA 20 / ELEZKANO - LANDABURU 22 Landaburu izan zen lauetan onena. Elezkano ere neurketa itzela jokatu zuen, baina azken zatian indarra galdu zuen. Gorka oso gora-beheratsu ibili zen, eta Galarragak erakustaldia eman arren, azkenean ez zuten partidua irabazi. Beraz, eta Biharko Izarrak txapelketako aldaketa sistema berezia kontutan hartuta, finala honela geratzen da: FINALA: ELEZKANO - MERINO / MENDIZABAL - LANDABURU
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!