Azken txanpa Biharko Izarrak-en

Anboto 2010ko eka. 3a, 09:49

Gaur gauean finalerdiak jokatuko dira Mallabiko frontoian; emozioa ziurtatuta dago. Lau t\'erdiko finala, bestalde, erabaki dago. Antolatzaileak pozik daude orain arteko lehia eta jarraipenagaz.

Gaur gauean finalerdiak jokatuko dira Mallabiko frontoian; emozioa ziurtatuta dago. Lau t\'erdiko finala, bestalde, erabaki dago. Binakako finalerdiak gaur gauean jokatuko dituzte. Azpiri-Linzoain eta Mendizabal-Merino izango dira aurrez aurre lehenengo partiduan eta Gorka-Galarraga eta Elezkano-Landaburu bigarrenean. Merinok laster Aspegaz debutatuko du profesionaletan. Final handia ekainaren 11n jokatuko dute, 20:00etatik aurrera. Biharko Izarrak txapelketan lau t\'erdiko txapelketa ere jokatzen dute eta finala erabakita dago: Urionaetxebarria markinarrak Jaka amezketarraren kontra jokatuko du. Orain arteko ibilbidea ikusita partidu parekatua aurreikusten da. Biharko Izarrak pilota txapelketaren zazpigarren aldia azken txanpan sartuta dago eta antolatzaileak benetan pozik daude orain artekoarekin. Carlos Garciak frontoira \"inoiz baino pilotazale gehiago\" batu dela dio \"eta ez zen erraza aurreko aldietakoa gainditzea\". Partiduen mailak ere lagundu du pilotalekua betetzen, lehia asko \"biziak eta emozio handikoak\" izan direlako.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!